2015(e)ko abuztuaren 28(a), ostirala

SAN JUAN SUA

Ikasturtearen bukaera emozioz gainezkakoa bilakatu zaigu: San Juan sua, 6. mailakoen agurra, eta maisuaren agurra ere bai. Labur bada ere gogoan manten dezagun...


ZAPABURUEN ITXURALDAKETA

Pare bat hilabete irrika bizian bizi izan ditugu, ea noiz hankak botako gure zapaburuak igela bilakatze bidean. Hona hemen bere oroigarria.

ZAPABURUAK

More presentations from Jotaeme

NATURA BEHATZEN, NATURAZ GOZATU

Sarri dinogu ikasketak gelatik "atera" behar direla.  Gaur egun ere saiatzen gara apurtxo bat. Hona hemen adibide bat.

NATURA IRTEERA

More presentations from Jotaeme

PUBLIZITATEA

Apur bat berandu, baina eginfakoaren arrastotik, goza atzokoaz, biharkorako indartzeko-

PUBLIZITATEA

More presentations from Jotaeme

2015(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

GORA GUTENBERG, GORA MARCONI!

Komunikazioa elkarren berri ezagutzea ahlbidetzen tresna dugu. Komunikatu, txalapartaz, 
keinuz, irudiz, hitzez, irratiz, telebistaz, idatziz... Hizkuntza bat osa ditzaketen elementu 
guztiez balia gaitezke. 
Guk, erabili dezagun Euskara!


MAKINA MATXURATU ZAIGU!

Jaiak jai, lanak lan, ikasturteko ibilbideari jarraitu behar eta ... 
"Makina matxuratu zaigu". Gai honetan "lanbideak eta birziklapena" landu ditugu. 


INAUTERIEI AGURRA

EGUEN ZURI potoloa kalejiraz gozatu ondoren, astean zehar euskara pilo-piloa egin dugunaren adierazle, ARGITXO jantzi dugu guztion mozorroz. Mozorrotu, ez dugu egunero mozorrotuko, baina euskaraz egin, bai, egunero egingo dugu.


2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

EGUN ZURIKO BESTE OPARITXO BAT


Hemendik eta handik jasotzen ditugun oroigarriak zuenganatzen saiatzen gara.
Hona hemen beste oparitxo bat... Eta zein formalak, hain bihurriak izanik...!


2015(e)ko otsailaren 16(a), astelehena

EGUEN ZURI KALEJIRA

Azken urte hauetan ez gara ondoegi konpondu eguraldiarekin,
baina, aurten, aurten bai "portatu" dela. begi bat estaltzea 
falta zitzaigun, soilik, piratak ginela adierazteko.

EGUEN ZURI kalejira

More presentations from Jotaeme

2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

GURE UNIBERTSO TXIKIA

Unibertsoa gaia lantzean gure txoko txuriak 
bertara hurbiltzeko zenbait datu eta irudi eskaini 
dizkigu. Hona hemen horren berri.

EGUZKIA ETA PLANETAK

More presentations from Jotaeme

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

MIRAMON -KUTXA-ESPAZIOA

Hona hemen Miramon, Kutxa-espaziora egindako bisitaren berri laburra.


MIRAMON 2015

More presentations from Jotaeme

OLENTZERO ITURBURUN

Aspaldi joan zitzaizkigun gabon jaiak, baina ez zapore atsegina utzi gabe.
Han izan genuen Iturburun Olentzero opariz betetako zaku handiarekin.
Ilusioa, jakinmina, mila galdera... txikien gosea asetzen saiatu zen aurten ere:
pazientzia handiz, mezu goxoz...
Oroigarria izan dadila.


EUSKARA EGUNA

Euskarak  merezi ditu 365 egunak, zer gutxiago!
Ahalegin horretan saiatzeko prest gaudenaren
hitz ematea izan zen aretoko ekintza.

                               EUSKARA EZ DA POSE KONTUA      
                           SENTIPEN BAT BIHOTZEAN;                          
                           EZ DA IGANDEKO JANTZI POLITA          
                           UZTEN DUGUNA ETXEAN                    
                           EGURRA ERREAZ SUA HAZTEA           
                           LORTU OHI DUGUN ANTZEAN,           
                           EUSKARA ERE PIZTU DEZAGUN              
                           AHAL DUGUN BAKOITZEAN ,                     
                           SUA ITZALI EGITEN BAITA                  
                           EGURRIK BOTA EZEAN. (Ber)
"Aita izena", doinua

SAN ANDRES AZOKA

Ongi baino hobeto argitaratuta dagoen arren, hona hemen gure aportazio xumea.

Erakusketa ederra, talo gozoa, giro aparta. Ikusi besterik ez dago. 




ERDI AROA, ZEIN URRUN, ZEIN HURBIL...

Txanelaren interesguneak historian urrun geratzen zaizkigula
dirudien arren, hurbiletik bizi izan ditugu gara haietako
ohitura, bizikera behatuz. Bide batez, geure herriaren
sorrerari buruzko hausnarketatxoa ere gauzatu dugu.
Ondo pasatzen, ikasi egin dugu.


ERDI AROA

More presentations from Jotaeme

2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

ELURRA MARA MARA ARI DA...

Elurra zuria, atsegina, goxoa, urduritasuna, jolasa..., ja-jai...
Elurra "marroia" arazoak, buruhausteak, ...hotza...
Biak nahastuz osatu dugu gure opila: egun batean lana eginez
elurra begiez dastatuz, soilik; bestean, prestatu eta elurraz, 
labur izan arren,  biziki gozatuz.
Hona hemen aurtengoaren oroigarri xume bat; goza.

ELURRA OTSAILEAN 4-5

More presentations from Jotaeme