GU PIRATAK GARA! HORI BAI, PIRATA EUSKALDUNAK! GURE ABENTUREN BERRI IZANGO DUZUE ONDORENGO ORRIETAN! ADI, ETA EZ GALDU HARIA...!
2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala
EGUN ZURIKO BESTE OPARITXO BAT
2015(e)ko otsailaren 16(a), astelehena
EGUEN ZURI KALEJIRA
Azken urte hauetan ez gara ondoegi konpondu eguraldiarekin,
baina, aurten, aurten bai "portatu" dela. begi bat estaltzea
falta zitzaigun, soilik, piratak ginela adierazteko.
EGUEN ZURI kalejira
More presentations from Jotaeme
2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea
GURE UNIBERTSO TXIKIA
Unibertsoa gaia lantzean gure txoko txuriak
bertara hurbiltzeko zenbait datu eta irudi eskaini
dizkigu. Hona hemen horren berri.
bertara hurbiltzeko zenbait datu eta irudi eskaini
dizkigu. Hona hemen horren berri.
EGUZKIA ETA PLANETAK
More presentations from Jotaeme
2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata
MIRAMON -KUTXA-ESPAZIOA
Hona hemen Miramon, Kutxa-espaziora egindako bisitaren berri laburra.
MIRAMON 2015
More presentations from Jotaeme
OLENTZERO ITURBURUN
Aspaldi joan zitzaizkigun gabon jaiak, baina ez zapore atsegina utzi gabe.
Han izan genuen Iturburun Olentzero opariz betetako zaku handiarekin.
Ilusioa, jakinmina, mila galdera... txikien gosea asetzen saiatu zen aurten ere:
pazientzia handiz, mezu goxoz...
Oroigarria izan dadila.

EUSKARA EGUNA
Euskarak merezi ditu 365 egunak, zer gutxiago!
Ahalegin horretan saiatzeko prest gaudenaren
hitz ematea izan zen aretoko ekintza.
EUSKARA EZ DA
POSE KONTUA
SENTIPEN BAT BIHOTZEAN;
EZ DA IGANDEKO JANTZI
POLITA
UZTEN DUGUNA ETXEAN
EGURRA ERREAZ SUA HAZTEA
LORTU OHI DUGUN ANTZEAN,
EUSKARA ERE PIZTU DEZAGUN
AHAL DUGUN BAKOITZEAN ,
SUA ITZALI EGITEN BAITA
EGURRIK BOTA EZEAN. (Ber)
"Aita izena", doinua
SAN ANDRES AZOKA
Ongi baino hobeto argitaratuta dagoen arren, hona hemen gure aportazio xumea.
Erakusketa ederra, talo gozoa, giro aparta. Ikusi besterik ez dago.
Erakusketa ederra, talo gozoa, giro aparta. Ikusi besterik ez dago.
ERDI AROA, ZEIN URRUN, ZEIN HURBIL...
Txanelaren interesguneak historian urrun geratzen zaizkigula
dirudien arren, hurbiletik bizi izan ditugu gara haietako
ohitura, bizikera behatuz. Bide batez, geure herriaren
sorrerari buruzko hausnarketatxoa ere gauzatu dugu.
Ondo pasatzen, ikasi egin dugu.
dirudien arren, hurbiletik bizi izan ditugu gara haietako
ohitura, bizikera behatuz. Bide batez, geure herriaren
sorrerari buruzko hausnarketatxoa ere gauzatu dugu.
Ondo pasatzen, ikasi egin dugu.
2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala
ELURRA MARA MARA ARI DA...
Elurra zuria, atsegina, goxoa, urduritasuna, jolasa..., ja-jai...
Elurra "marroia" arazoak, buruhausteak, ...hotza...
Biak nahastuz osatu dugu gure opila: egun batean lana eginez
elurra begiez dastatuz, soilik; bestean, prestatu eta elurraz,
labur izan arren, biziki gozatuz.
Hona hemen aurtengoaren oroigarri xume bat; goza.

ELURRA OTSAILEAN 4-5
More presentations from Jotaeme
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)