2016(e)ko maiatzakren 13(a), ostirala

PIRATAK NATURAN, BASONDOAN
"Natura eta inguruko ekosistemak" gaia lantzen ari garenez Basondora irteera bat egin dugu.
Basondo ez da zoologiko bat, mehatxatutako basa-faunaren babeslekua baizik.
Han gure inguruko basanimali nagusi batzuk aurkitu ditugu: orkatzak,basurdeak, oreinak, katajineta, azkonarra...baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere.
Halaber, gure lurraldeetan desagertuta dauden beste espezie batzuk aurkitu ditugu ere, besteak beste: katamotza, otsoa eta bisonteak.
Bazkaldu ondoren, ekintza didaktiko batean parte hartu dugu eta zuhaitz batzuen hostoak ezagutzeko aukera izan dugu.