2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

ELURRA MARA MARA ARI DA...

Elurra zuria, atsegina, goxoa, urduritasuna, jolasa..., ja-jai...
Elurra "marroia" arazoak, buruhausteak, ...hotza...
Biak nahastuz osatu dugu gure opila: egun batean lana eginez
elurra begiez dastatuz, soilik; bestean, prestatu eta elurraz, 
labur izan arren,  biziki gozatuz.
Hona hemen aurtengoaren oroigarri xume bat; goza.

ELURRA OTSAILEAN 4-5

More presentations from Jotaeme

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

LURRASKA

Astelehena: Lurraskara goaz...!  galdera piloa buruan. 
Asteartea: Lurraskatik gatoz...! erantzunak eskuan.
Ezagutu dugu "Lurraska"  Ingurugiro zentroa, eta batez ere 
gozatu egin  dugu Lurraskan.
Hona hemen dokumentu laburtxo bat seme-alaben abenturak girotzeko.


2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata

HODEI GUZTIEN GAINETIK ... ARRATERA GOAZ

Udaberriak ez zigula eguraldi ziurtasunik eskaintzen eta,
udazkenean gauzatzea erabaki zen Arrateko irteera. 
Erabaki zuzena, gainera! Egun ederra gozatu genuen!



More PowerPoint presentations from Jotaeme

2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

IUPIIII, 2. MAILAN GAUDE...!

Iazko oroitzapenen zorra kitatuta, aurtengoari heltzen diogu, piratok!
Ikasturtearen lehen eguna atsegina izan da: lagun zaharrak ikusi, berriak ezagutu.
Hona hemen eman zitzaigun harrera agurra. Zoragarria!


AMAIERA DA HASIERA

Zein ongi geunden oporrak bizi atarian, beraiek gozatzen!
Orain, opor ondorenean, une haiek ere gogoratu nahi dittugu.


More PowerPoint presentations from Jotaeme

ORION EGUN PASA

Ikasturte gehienak txangoa eginez bukatzen dittugu.
Iazkoa ez zen izan gutxiago, baina bere oroitzapen dokumentua,
erromatarrenarekin batera zegoen kutxatxoan.
Bata bestearen inbiriarik izan ez dezaten, ia elkarrekin doaz.


More PowerPoint presentations from Jotaeme

ERROMA

Aspalditxo bizi izan ziren guk ikusi eta ikasi dittugun erromatarrak.
Kasik, hain aspaldikoa da dokumentu hau ere. Hortxe zegoen oroimenen kutxatxoan.
Orain, ikasturte berriari hasiera eman berri gaudenean, argia ikustea eskatu du eta hortxe doa.