Aspaldi joan zitzaizkigun gabon jaiak, baina ez zapore atsegina utzi gabe. Han izan genuen Iturburun Olentzero opariz betetako zaku handiarekin. Ilusioa, jakinmina, mila galdera... txikien gosea asetzen saiatu zen aurten ere: pazientzia handiz, mezu goxoz... Oroigarria izan dadila.
Txanelaren interesguneak historian urrun geratzen zaizkigula dirudien arren, hurbiletik bizi izan ditugu gara haietako ohitura, bizikera behatuz. Bide batez, geure herriaren sorrerari buruzko hausnarketatxoa ere gauzatu dugu. Ondo pasatzen, ikasi egin dugu.
Elurra zuria, atsegina, goxoa, urduritasuna, jolasa..., ja-jai... Elurra "marroia" arazoak, buruhausteak, ...hotza... Biak nahastuz osatu dugu gure opila: egun batean lana eginez elurra begiez dastatuz, soilik; bestean, prestatu eta elurraz, labur izan arren, biziki gozatuz. Hona hemen aurtengoaren oroigarri xume bat; goza.